Politika -

Epaiketa Frantzian

ETAren aurka 'zorrotz' agertzea egotzi dio Antzak Parisko fislakari

Amiatu egin da ETAko ustezko buruzagi politiko ohiaren eta beste bederatzi pertsonaren aurkako epaiketa, eta epaimahaiak gaur arratsaldean emango du epaia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Albisu, Mikel Antza, ETAko buruzagi politiko ohiak salatu du bere eta beste bederatzi pertsonaren aurka Parisko Fiskaltzak egindako zigor eskaera "zorroztasun mezua" dela erakunde terroristarentzat.

Azaroaren 15ean hasi zen epaiketa gaur bertan amaitu da, eta gaur arratsaldean bertan emango dute ezagutzera epaia.

Gaur goizean epaimahaiaren aurrean egindako azken deklarazioan, Albisuk kritikatu du fiskalen helburua "ETAri eta gatazkaren konponbide baketsua eta demokratikoa nahi dutenei zorroztasun mezua" ematea dela.

Antzak salatu du fiskala "ankerkeriaz" aritu dela, eta 30 urteko kartzela zigor eskaeraren atzean erabaki "politikoa" dagoela.

Mikel Antza 2004ko urriaren 3an atxilotu zuten, Frantziako hego-ekialdean, Marixol Iparragirre Anboto bikotekide eta ETAko finantzen ustezko arduradunarekin batera.

Iparragirrek "gorroto eta gezur" bete aritzea egotzi dio fiskalari, eta hedabideetan ere "gezurrak" eta "manipulazioak" egin dituztela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea