Politika -

Inbestidurako hitzaldia

Kontzertu ekonomikoa lortzeko frontea eratzea proposatu du Masek

Generalitateko egoera finantzarioaren berri ez duela adierazi du CiUko buruak, baina diru-kutxaren egoera "zaila eta korapilatsua" dela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidentetzarako CiUko hautagaiak kontzertu ekonomikoaren defentsan fronte bat eratzearen alde agertu da inbestidura-ekitaldiko bere hitzaldian. Horrela, "trantsizio" politikoa abian jarri nahi du Katalunian.

Ostegunean izendatuko dute presidente Mas. 2011n fronte "ahalik eta anitzena" eratzea proposatu die CiUko buruak gainerako talde parlamentariei.

2012ko hauteskundeen ostean, Espainiako Gobernua eratzen denean, hitzarmen fiskal berria eskatzeko eta Madrileko gobernuaren "egonkortasuna" baldintzatzeko unea izango dela esan du Masek Parlamentuan.

Generalitateko egoera finantzarioa

Generalitateko egoera finantzarioaren berri ez duenez, "zuhurtziaz" jokatu behar duela adierazi du CiUko buruak.

Hiruko Gobernuari zuzendutako kexa izatea ukatu du Masek. Horren hitzetan, ziur dago jarduneko Gobernuak eta Antoni Castells Ekonomia kontseilariak botereen transferentzia egokia egingo duela.

Dena den, diru-kutxaren egoera "zaila eta korapilatsua" dela uste du Masek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea