Politika -

Guztira, zortzi atxiloketa

18.000 euroko fidantza, ostegunean atxilotutako bi abokatuentzat

Escudero eta Ziluaga libre utzi eta atxilotutako beste sei pertsonak kartzelan sartzeko eskatu du fiskalak, Segiko kide izatea leporatuta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grande Marlaska epailearen aurrean deklaratu dute joan den ostegunean Segiko kide izatea leporatuta atxilotu zituzten zortzi lagunek. Epailearen autoaren arabera, Haritz Escudero eta Haizea Ziluaga 18.000 euroko fidantza ordainduta libre geldituko dira. Garazi Autor, Saioa Zubiaur, Oihana Lopez, Ainoa Villaverde, Eneko Villegas eta Izaskun Goñi dira atxilotutako beste sei kideak, eta hauek kartzelan sartzeko agindu du epaileak.

Ostegunean atxilotu zituen Poliziak, Segiko kide izatea leporatuta. Poliziaren arabera, gainera, Haizea Ziluaga eta Haritz Escudero abokatuak ETAko presoen kontrola eramaten duen egituraren kide dira. Inkomunikatuta daude atxilotu zituztenetik, eta euren konfiantzazko abokatuak ezin izan dira galdeketan egon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea