Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Gabon gauean metroa hutsik zegoen', esan du Bilbaok

Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, "metroa hutsik zegoen" abenduaren 24ko gauean eta, horrenbestez, zerbitzuaren kostua zenbatekoa izan den aztertu beharko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gabon gauean metroa hutsik zegoen", adierazi du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak. Horren hitzetan, Getxoko Bidezabaleko geltokiaren aurrez aurre afaltzen zegoenez, "hainbatetan" lehiotik begiratu zuen eta ez zegoen "inor".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, gau horretako metro erabiltzaile kopurua jakin ostean, , zerbitzuaren kostua zenbatekoa izan den aztertu beharko dela esan du Bilbaok.

Guztira 15.042 lagunek bidaiatu zuten Metro Bilbaon, aurreikusitako erabiltzaileen bikoitzak, garraio-enpresak jakinarazi duenez.

"Jendez lepo egongo da metroa", iragarri du Bilbaok Gabon zahar egunean.

Ezker abertzalea

Bestalde, ezker abertzalea "asko baina ez argi" hitz egiten dutela uste du Bilbaok. Legez kanpo dagoen alderdia hurrengo hauteskundeetan izatea nahi du ahaldun nagusiak, baina horrek "asko arduratzen" ez duela aitortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea