Politika -

POLEMIKA

Francoren Duketza titulu polemikoa diktadorearen biloba batek jaso du

Carmen Martinez-Bordiuk eskatu zuen tituluaren jabetza, bere ama hil ostean. PSOEk eta IUk titulua baliogabetzea eskatu zuten arren, azkenean, Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur kaleratu du kontzesioa.

Camen Martinez-Bordiu, Franco diktadorearen iloba, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Camen Martinez-Bordiu, Franco diktadorearen iloba, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Camen Martinez-Bordiu, Franco diktadorearen iloba, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE eta Izquierda Unida Francoren Duketza titulua baliogabetzen saiatu badira ere, Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Justizia Ministerioaren agindua, titulu hori Franco diktadorearen bilobetako baten esku uzteko.

Carmen Franco Polo diktadorearen alaba zen titulu horren jabea 1975etik, iazko abenduan hil zen arte. Haren alabetako batek, Carmen Martinez-Bordiuk, ama hil orduko bideratu zuen Duketza bereganatzeko eskaria.

Orduan oposizioan zegoen PSOEk esan zuenez, 1975ean jaso zuen Carmen Franco Polok titulu hori, "Espainian demokrazia ezarri aurretik eta errepresio gogor baten erdian". Duketza hori bertan behera uzteko tramiteak abiatu zituzten sozialistek, baina Rafael Catala Justizia ministro ohiak maiatzaren 31n sinatu zuen Duketza eskuz aldatzeko ebazpena, Pedro Sanchez presidente izendatu baino egun bat lehenago.

Gainera, nobleziako halako tituluak oinordetzan jasotzeak hartzailea hainbat zerga ordaintzera behartzen badu ere, Martinez-Bordiuk ez du euro bakar bat ere ordainduko, argitara emandako dekretuan zerga-salbuespena onartu delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak