Politika -

PP-ren primarioak

PPk bere buruzagi berria aukeratzeko lehen bozketa egin du

Alderdiaren egoitzetan jarritako hauteslekuak 20:30ean itxi dituzte eta emaitzak 23:00ak aldera ezagutaraziko dituztela espero da.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak ostegun honetan egin du Mariano Rajoyren ondorengoa aukeratzeko barne prozesuaren lehen itzulia. Horretarako, 66.706 militantek eman dute izena, hau da, afiliatuen kopuru ofizialaren % 7,6.

Estatu osotik sakabanatutako 1.096 egoitzetan egin dute bozketa, 09:00etatik 20:30era arte. Gaur, alderdia zuzentzeko hautagaiak eta uztailaren 20 eta 21ean egitekoa den ezohiko kongresurako konpromisarioak aukeratuko dituzte.

Maria Dolores de Cospedal, Pablo Casado eta Soraya Saenz de Santamaria dira aukera, antza, aukera gehien dituzten hautagaiak. Beste hirurak Jose Manuel Garcia Margallo, Jose Ramon Garcia Hernandez eta Elio Cabanes dira. Aurreikuspenaren arabera, bi hautagai baino ez dira aterako gaurko bozketatik.

Hala bada, uztaileko kongresuan, konpromisarioek hautatuko dute bietako zein izango den PPren presidente berria (afiliatuek aukeratutako 2.612 daude, eta beste 500 ez).

Alabaina, baliteke hautagai bakarra egotea, "(primarioetan) hautagaietako batek botoen % 50 baino gehiago jasoko balitu, gainerako hautagaiak baino % 15 babes gehiago jasoko balu eta barrutien erdian baino gehiago (30) garaile balitz", Estatutuen arabera.

Bozketa hartu duten egoitza guztietan bi hautetsontzi egon dira, bata presidente izateko hautagaiei botoa emateko, eta bestea 15 egun barru afiliatuak ordezkatuko dituzten konpromisarioak hautatzeko.

Gainera, egoitza askotan hirugarren bat egongo da, Belaunaldi Berrien konpromisarioak ere aukeratzeko.

Kongresuaren Batzorde Antolatzaileak boto-paper bidez bozkatzea onartu du. Goiko partean 19. Ezohiko Kongresu Nazionalaren logotipoa ageri da, uztailak 5aren data irakur daiteke, eta testu txiki bat, bete beharreko lauki batekin.

"Nire botoa … ematen diot Alderdi Popularreko presidente izateko", dio testuak.

Foto: EFE

(Alderdi Popularra zuzentzeko hautagaiak. Argazkia: EFE)

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Alderdi politikoak Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak