Politika -

PP-ren buruzagi berria

Casado asteazkenean bilduko da Saenz de Santamariarekin

Goizean Mariano Rajoyrekin, PPko aurreko presidentearekin, bildu da eta alderdiaren buruzagi berri moduan emango dituen pausoak jakinarazi dizkio.

Casado eta Saenz de Santamaria, elkar agurtzen PPren biltzar nazionalean. Argazkia: EFE
Saenz de Santamaria eta Casado. EFE
Pablo Casadok ostegunean bilduko du PPko batzorde exekutiboa

1:37

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado PPko presidente berria Soraya Saenz de Santamaria barne hauteskundeetan bere aurkari izandakoarekin batzartuko da asteazkenean, eta biharamunean alderdiaren batzorde exekutibo nazionala bilduko du Bartzelonan. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin hitzordua eskatzeko asmoa ere baduela iragarri du.

Casadok Cope irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean esan du oraindik ez duela erabaki nor izango den alderdiko idazkari nagusia, eta Saenz de Santamariarekin hitz egin behar duela horri buruz. "Erabakitzeke daukat eta horretarako Soraya Saenz de Santamariarekin hitz egin behar dut denona den proiektu batean sartzeko duen borondateaz. Ostegunean ezagutaraziko dugu", erantsi du.

PPren batzorde exekutibo nazionala Bartzelonan egiteari buruz, Casadok azaldu du alderdiak "mezu argia" bidali nahi duela: aurrerantzean "Kataluniako askatasun politikoen alde" borrokatuko direla.

Elkarrizketan aurreratu duenez, ezer baino lehen Mariano Rajoyrekin egin nahi zuen bilera, eta halaxe egin du gaur goizean bertan, Madrilgo Genova kalean alderdiak duen egoitzan.

PPko iturrien esanetan, bilerak ordu eta erdi iraun du, eta "adeitsua eta errespetuzkoa" izan da.

Iturrion arabera, PPko presidente berri gisa emango dituen pausoen berri eman dio Casadok Rajoyri, besteak beste, Bartzelonan ostegunerako deitu duen batzorde exekutiboaren bilera edota larunbatean Andaluzian egingo duten hauteskunde ekitaldia.

CASADO RAJOY EFE

Casado eta Rajoy, gaur goizean eduki duten bileran. Argazkia: EFE

Bilera eta gero, Rajoyk "lau hamarkadotan egindako lan bikaina" eskertzeko txioa bota du Casadok:

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Mariano Rajoy Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak PPko presidente ohia