Politika -

Diputatuen Kongresua

Gastu-sabaiaren bozketa galdu egingo du Sanchezen Gobernuak

Unidos Podemosek, ERCk eta PDeCATek zuri bozkatuko duela iragarri dute azken orduan, eta beraz, PSOEren Exekutiboak proposatutako % 4,4rako igoera ez da aurrera aterako.

Pedro Sanchez, EFEren artxiboko argazki batean.
Pedro Sanchez. EFE
Sanchez gobernuaren gastu-sabaia bertan behera geldituko da

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken unera arte negoziazioetan ibili badira ere, Diputatuen Kongresuan ostiral honetan dagoen bozketa garrantzitsua galdu egingo dute sozialistek. Diputatuek gastu-sabaiaren inguruan Sanchezen Gobernuak egindako proposamenaren inguruan erabaki behar dute. Alegia, 2019-2021 epeari dagokion aurrekontuen egonkortasun helburuei, zor publikoari eta 2019ko Estatuaren Aurrekontuaren gastu ez-finantzariori buruzko mugari buruz.

Taldeek iragarritakoaren arabera, neurriak 172 kontrako eta 89 aldeko boto izango ditu (PSOEren 84ak eta EAJren bostak). Gainerako taldeek —ERCk, PDeCATek eta Unidos Podemosek gaur bertan iragarri dute— zuri bozkatuko dute. Kontua da gastu-sabaiaren inguruko akordioak kontrako baino aldeko boto gehiago eduki behar ditu, horrenbestez bada, ez da aurrera aterako.

Kontra bozkatuko dutenen artean daude PP eta Ciudadanos (elkarrekin, 166 boto), baita UPN (2), Foro Asturias (1), EH Bildu (2) eta Coalicion Canaria (1) taldeak ere. Guztira, 172 'ez'.

Duela astebete ministro kontseiluak adostutako akordioa defendatzera igo da Maria Jesus Montero Ogasun ministroa. 2019ko gastu-sabaia % 4,4ra igotzea eta 2018-2021 epealdirako defizit helburuak arintzea erabaki du Espainiako Gobernu berriak. Gastu muga igota, "aurrekontua zabaldu eta, ondorioz, susperraldi ekonomikoa bermatuko" delakoan.

MINISTRA HACIENDA CONGRESO TECHO GASTO EFE

MINISTRA HACIENDA CONGRESO TECHO GASTO EFE

Sozialistek txalo artean hartu dute Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

Unidos Podemosek, ERCk eta PDeCATek abstentzioa iragarri dute

Azken unera arte itxaron dute, baina azkenean abstentziora joko dute zalantzan zeuden hiru taldeek: Unidos Podemosek, ERCk eta PDeCATek.

Unidos Podemosen ustez, "Senatuan PPren botoa lortzeko gastu-sabaia proposatu du Espainiako Gobernuak".

Kataluniako talde independentistek ere zuri bozkatuko dute. PDeCATek "negoziazio falta" egotzi dio Sanchezen Gobernuari. "Negoziatu beharra zegoela eta akordioak lortu behar zirela esan genuen; ez da horrela izan", bota du Twitterren Carles Campuzado bozeramaileak.

Era berean, PSOEren Gobernuari Generalitatearekin negoziatzeko deia egin dio, "PPren betoa eragozteko".

 

 

 

Compromisek eta Nueva Canariasek ere abstentziora joko dute.

Eta orain zer?

Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen arabera, gorteek gastu-sabaia onartzen ez badute, Espainiako Gobernuak beste proposamen bat egin beharko du hilabeteko epean.

Dena dela, gastu mugaren inguruko akordioa ez da derrigorrezkoa Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko bidean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak