Politika -

Diputatuen Kongresua

Kongresuak Espainiako Gobernuaren gastu-sabaia errefusatu du, EAJk soilik babestuta

2019rako gastu ez finantzarioaren muga eta 2019-2021 eperako defizit eta zor publiko helburuaren akordioa ukatu egin ditu. Aldeko 173 boto, 86 abtentzio eta kontrako 88 boto izan dira.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroa, Nadia Calviño Ekonomia ministroarekin hizketan. EFE
Maria Jesus Montero Ogasun ministroa, Nadia Calviño Ekonomia ministroarekin hizketan. EFE
Maria Jesus Montero Ogasun ministroa, Nadia Calviño Ekonomia ministroarekin hizketan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuak Espainiako Gobernuaren 2019rako gastu-sabaia eta defizit helburuak errefusatu ditu, PSOEk eta EAJk soilik babestu ostean. PP, Ciudadanos, Coalicion Canaria, Foro Asturias eta UPNk kontra bozkatu dute. Unidos Podemos, ERC, PDeCAT, Compromis eta Kanaria Berriak abstenitu gin dira.

2019rako gastu ez finantzarioaren muga eta 2019-2021 eperako defizit eta zor publiko helburuaren akordioa ukatu egin ditu. Aldeko 173 boto, 86 abtentzio eta kontrako 88 boto izan dira.

Finkatze fiskalerako Espainiako Gobernuak onartutako bide berri hau errefusatu ostean, dagoeneko ez dute eztabaidatu ez bozkatuko ere Senatuko osoko bilkuran, eta Aurrekontuen Egonkortasun Legearen arabera, Gobernuak hilabeteko epea du gehienez helburu berria aurkezteko. Prozedura berbera jarraitu beharko du.

Ostiral honetan Kongresuko osoko bilkuran errefusatu dituzten defizit-helburuak honako hauek dira: BPGren % 1,8an 2019an, % 1,1ean 2020an, eta % 0,4an 2021ean. Aurreko bidea % 2,2koa, % 0,3koa eta superabitarena zen, hurrenez hurren.

Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, Gobernuak defizit publikoaren eta gastu-sabaiaren zuzenketa bide berri bat aurkeztu beharko du hilabeteko epean, Egonkortasun Legeak ezartzen duen moduan.

Errefusatutako gastu-sabaia hilabete barru berriro ere Kongresura eramango duela dio Monterok

Bestalde, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak esan du Kongresuaren ezetzak aurreko bidera bueltatzea esan nahi duela, eta espainiarrei dituzten eskubideak lapurtzea. Halere, Bruselak baimentzen duen helburu fiskala baino ahulagoa eramango ez dutela nabarmendu du; eta legea betetzeko beharrezkoa den guztitan eramango dutela.

Halaber, Espainiako Gobernuak 2019ko Aurrekontuak egiteko lanean jarraituko duela adierazi du, akordioetara iritsi ahal izateko, "eta egunetik egunera herritarrek zertxobait hobeto bizi ahal izan dezaten".

Monterok esan duenez, errefusatuko defizit-helburuak berriro ere aurkeztu egingo ditu Gobernuak hilabete barru, Egonkortasun Legearen errekerimenduak betetzeko, "aurreko bidera itzultzeko emaitza izan" arren, murriztaileagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak