Politika -

Su-etena

Basagoiti: 'ETAk etete botoia sakatu du beldurrezko bere filmean'

Euskadiko PPko buruaren hitzetan, ''ETAri urrutiko kontrola kendu behar zaio, beldurrezko pelikula pantailatik desagerrarazi eta demokraziaren eta askatasunaren inguruko filma jartzeko''.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoitirentzat ''''beldurrezko bere filmean etete botoia sakatu baino ez du egin ETAk'''', astelehen honetan egin duen adierazpenarekin. Euskadiko PPko buruaren hitzetan, agiria ''''betikoa'''' baino ez da.Bilbon egin ditu Basagoitik adierazpenok, ETAren adierazpenaren aurrean iritzia emateko egin duen agerraldian.Alderdi Popularreko Euskadiko buruzagiarentzat, ''''autodeterminazioaren truke bizia barkatzen digutela defendatzen duen teorian murgilduta jarraitzen du ETAk''''. ''''Ez dute armarik entregatzen, ez dituzte bere baldintzak bertan behera uzten eta ez dute beren desagerpena jakitera ematen''''.''''ETAk gaur adierazi duena da beldurrezko bere filmean, minutu batzuez, etete botoia sakatuko duela, eskatzen digutena egiten baldin badugu'''', esan du PPko ordezkariak. ''''Baina, egin egin behar duguna da ETAri urrutiko kontrola kendu, eta jarrita daukan beldurrezko filma pantailatik desagerrarazi, demokraziaren eta askatasunaren inguruko filma jartzeko'''', gaineratu du."Urte berria, agiri zaharra"

Ildo horretan mintzatu da ordu batzuk lehenago Basagoiti bera, ETAk iragarri duen su-etenaren gainean. PPko Batzorde Exekutiboko bileraren ostean egin ditu lehen adierazpenak Euskadiko PPko presidenteak, eta agirian betiko "paranoiak" esaten dituztela nabarmendu du. "Urte berria, agiri zaharra'''', laburbildu du.

PPko ordezkariaren hitzetan, herritarrek argi izan behar dutena da ETArekin amaitu daitekeela eta terrorismoaren amaiera lortu daitekeela, baina "ez haien paranoiez josiak dauden agiriek diotenagatik baizik eta zuzenbide-estatua irmoa delako eta egin beharrekoa egiten jarraitzen duelako".

Horren aburuz, gaur iragarritako agirian betikoa esaten dute: "autodeterminazioaren truke bizia barkatzen digutela, negoziatzea nahi dutela, estatuen arteko gatazka dagoela, eta haien paranoia guztia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea