Politika -
Baldintzarik gabeko presoaldia
Kartzelara bidali dute ISISeko kide izatea leporatuta Gasteizen atxilotutako gaztea
21 urteko gizonari Estatu Islamikoko kidea izatea eta beste pertsona bati atentatuak egitera bultzatzea egozten diote.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek kartzelara bidali du, baldintzarik eta fidantzarik gabe, Gasteizen asteartean atxilotutako 21 urteko gaztea, Estatu Islamikoko kidea izatea eta beste pertsona bati atentatuak egitera bultzatzea leporatuta.
Marokoar nazionalitatea duen gazteari aitorpena hartu ostean erabaki du hori Pedraz epaileak. Marokoar nazionalitatea du gazteak. Gasteizen atxilotu zuten arren, Algecirasen (Cadiz) bizi zen.
Espetxeratutakoak, A.M.M.R. inizialetakoak, ferryen txartelak saltzen lan egiten zuen, iturrien arabera.
Poliziaren esku dago atxilotutakoaren material informatikoa.
Algecirasen ideologia yihadistetako inguru erradikalekoa izateagatik da ezaguna, eta ohiturak eta iritziak “sakonki” aldatu zituen, muturreko jarrera salafistak izateraino, atxiloketaren ostean Barne Ministerioak azaldu zuenez.
Ikerketaren arabera, 2017an Marokon atxilotutako pertsona batekin harremana izan zuen. Berarekin bildutakoa zen, eta sare sozialetan eta beste plataformetan kontaktuak izan zituen, atentatuak egiteko helburuarekin.
Sare sozialetan, erakunde terroristen ekintza armatuak babestu zituen, batez ere Estatu Islamikoarenak, eta bere burua babesteko segurtasun neurriak hartzen zituen, telefono mugikor desberdinak erabiltzea, esaterako.
Gasteizko etxebizitza arakatu zuen Poliziak, baita Algecirasko etxea eta telefonotegia ere.
Espainiar Estatuan atentatua egiteko asmoa
Auzitegi Nazionalaren autoaren arabera, espetxeratutakoak "Espainiako atentatu terrorista baten planifikazioan lan garrantzitsua" egin zuen. Hori, baina, bere laguntzailearen atxiloketak zapuztu zuen.
Epailearen arabera, gazteak beste pertsona bat, I.M., "erradikalizatu eta doktrinatu zuen". Horrek "Europan eraso terrorista bat egitea erabaki zuen azkenean", baina 2017ko urrian atxilotu zuten, Marokon.