Politika -

Memoria Historikoa

Olarizu mendiko gurutzea ez dela frankismoaren ikur uste du Ramiro Gonzalezek

Arabako ahaldun nagusia gurutzea dagoen bezala uztearen alde agertu da. Gasteizko Udala ere iritzi berekoa da, gurutzearen izaera frankista azaltzeko plaka bat jarri nahi izanda.

Olarizu mendiko gurutzea. Artxiboko irudia: EiTB
Olarizu mendiko gurutzea. Artxiboko irudia: EiTB
Olarizu mendiko gurutzea. Artxiboko irudia: EiTB

Euskadi Irratia | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak igande honetan esan duenez, Olarizu mendian dagoen gurutzea ezin da frankismoaren ikur modura interpretatu, eta dagoen  bezala uztearen alde agertu da.

Olarizu mendian dagoen gurutze frankista kentzea erabaki du Mendiolako batzordeak. Erabakiak aurrez aurre jarri ditu Gasteizko Udala eta kontzejua; Gorka Urtaran alkateak gurutzea eraisteko aukera baztertu du.

Gurutzea 1952an eraiki zuten. Ikur erlijioso gisa pentsatua hasieran, eta, gerora, frankismoak bere egin zuen. Orain, Mendiolako kontzejuk gurutzea kentzea erabaki du, eta horretarako eskumena duela baieztatu du. Gainera, talde bat eratu dute nola kendu aztertzen hasteko. Gasteizko Udalari ere horren berri eman diote.

Halere, Urtaranek adierazi du, erabakia euren esku egonez gero, ez dela kenduko. Udalak, berriz, gurutzearen izaera frankista azaltzeko plaka bat jarri nahi du lekuan bertan. Hala jasotzen du EH Bildu, PSE-EE, Podemos eta Irabaziren aldeko botoekin onartutako Udalaren memoria historikorako planak.

Mendiolako kontzejuak ez die baimenik eman, beraz, azkenean Udalaren ingurugiro gaietarako ikastegiaren egoitzan jarriko dute, gurutzetik bi kilometro ingurura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Politika Gorka Urtaran albisteak Ramiro Gonzalez Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Frankismoari buruzko albisteak Memoria Historikoa Arabako Foru Aldundia