Politika -

Mugimenduak Batasunan

Jauregui: 'Auzitegiek ez dute Batasunaren alderdi berria onartuko'

Presidentetzako ministroak Batasunak "urrats bat" eman duela onartu du, baina "nahikoa ez dela" gaineratu du "ETAk jarraitzeko borondatea" erakutsi eta "indarkeria desagertzeko" asmorik ez duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregi Presidentetzako ministroaren esanetan, Gobernuak ETAren ingurutik ateratzen den "parte-hartze politikoari jarraitzeko" asmoa ez du alde batera utziko. Ondorioz, auzitegiek "ez dute onartuko" Batasunak iragartzen duen alderdi politiko berria.

Onda Ceron egindako elkarrizketan, ETAren azken iragarpenaren ondoren "Exekutiboaren estrategia aldatzeko" arrazoirik ez dagoela adierazi du Jauregik. Estrategia horirek "jazarpen polizialean" oinarrituta egoten jarraituko du; "indarkeria behin betiko desagertzen ez den bitartean, ez dugu utziko Batasunaren inguru horrek politikan parte hartzerik", gaineratu du.

Honen harian, "aurrera pauso bat" eman dutela onartu du Presidentziako ministroak, eta "su etena berretsi izana" onerako izan dela azpimarratu du, baita "terroristen estortsioa bezalako gaiak aipatu izana".

Hala ere, iragarpena "nahikoa ez" dela iritzi dio, "ETAk bere horretan jarraitzeko borondatea agertzen du" eta, ondorioz, "indarkeria ez da epe laburrean desagertuko". Hori dela eta, "Auzitegiek ez diote oneritzirik emango Batasunak aurkezten duen alderdi politiko berriari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea