Politika -

Chaconen bidai baten inguruan

Defentsak 3 urte behar izan ditu Parlamentuko galdera bati erantzuteko

Galdera, Kosovori buruzkoa, 2008ko ekainaren 17an egin zuten eta erantzuna abenduan iritsi zen Kongresura, Espainia NATOK Kosovon zuen operaziotik kanpo dagoenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Defentsa ministerioak 30 hilabete behar izan ditu Alderdi Popularrak Espainiako Kongresuan egindako galdera bat erantzuteko. Carme Chacón Defentsa ministroak kanpora egindako lehen bidaian Kosovo zergaitik ez zuen bisitatu jakin nahi zuten 'popularrek'.

Galdera, 2008ko ekainaren 17an egin eta Gorte Nagusietako Aldizkari Generalean publikatu zuten urte bereko uztailaren 9an. Carmen Chaconek zergaitik ez zituen Kosovon zeuden militar espainiarrak bisitatu jakin nahi zuen Carmen Alvarez-Arenaz alderdi popularreko diputatuak.

Erantzuna abenduaniritsi da Kongresura, Espainia NATOk Kosovon duen operaziotik kanpo dagoenean. Erantzunean, 2008ko apiriletik ministro izendatu zuenetik Chaconek kanpoan ari diren militarrei hainbat bisita egin dizkiela gogorarazten du, baita Espainia barruan daudenei ere. Konkretuki, Chaconek Kosovon dauden militarrak 2009ko martxoaren 19an bisitatu zituela esaten du, "beraz, galdera horretan aipatutako bazterketa ez da existitzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak Espainiako Gobernua albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kosovo gaur