Politika -

Katalunia

Otegik politikari presoak bisitatu ditu Lledonerseko espetxean

“Erabateko elkartasuna” adierazteko, kartzelara joan da EH Bilduko koordinatzaile nagusia.

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia Lledonerseko (Bartzelona) espetxean. Irudia: EH Bildu
Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia Lledonerseko (Bartzelona) espetxean. Irudia: EH Bildu
Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia Lledonerseko (Bartzelona) espetxean. Irudia: EH Bildu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia Lledonerseko (Bartzelona) espetxera joan da gaur, Kataluniako politikari presoak bisitatzeko. “Politikoki erabateko elkartasuna” adierazi die koalizioko koordinatzaile nagusiak.

Oriol Junqueras ERCko buruzagia eta Raul Romeva, Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn kontseilari ohiak kartzela horretan dira.

Era berean, Dolors Bassa eta Meritxell Borras bi kontseilari presoei eta “erbesteratuei” elkartasuna adierazi die buruzagi independentistak, Carles Puigdemont Generalitateko presidentetik hasita.

Aldi berean, “euskal preso politikoak, iheslariak eta erbesteratuak” gogorarazi ditu Otegik.

 

 

“Euskal herritarrek eta kataluniarrek sufrimendu historia bat dugu, baina proiektu eta lera asko partekatu izan ditugu”, adierazi du Otegik. Euskal Herriak eta Kataluniak “askotan bat egin dute Estatu egitasmoak, askatasun proiektu independentistak” aldarrikatzeko orduan, erantsi duenez.

“Ez diogu gure burujabetzari uko egingo, ezta gure independentziari ere, Katalunian zein Euskal Herrian gizarte hobeagoak eraikitzeari ez diogu uko egingo”, gaineratu du.

Espetxe aurrean mezu bat grabatu du buruzagi abertzaleak. Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako aurreneko lehendakariaren aipu bat erabili du Otegik mezuan: “euskal herritarrak, beti Kataluniarekin”. “Kataluniako soberanistak defendatzen izango gara beti”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Katalunia Diada Politika Kataluniako erreferenduma EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Espetxeen azken ordukoa Kataluniako prozesua zuzenean Presoak albisteak