Politika -

POLEMIKA

Jaime Ignacio del Burgo eta Andoni Ortuzarren arteko ika-mika

Del Burgok EAJk "probetxu atera" diola "ETAren jardunari" esan ostean, Ortuzarrek erantzun dio bere "ibilbide politiko sektario eta integristak" erabat "ezgaitzen" duela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidentea oso haserre agertu du gaur Jaime Ignacio del Burgok Diario de Navarra egunkarian esandakoekin. "EAJk probetxu atera dio ETAren jardunari" haren esanetan eta hori onartezina dela erantzun dio Ortuzarrek: "Onartezina da Jaime Ignacio del Burgok, ibilbide politiko sektario eta integristenetakoa duen persona batek, EAJ ETArekin nahastu nahi izatea".

Hain zuzen ere, Del Burgo izendatu du PPk bere ordezkari gisa, euskal estatus berriaren artikulatua lantzeko batzorderako, eta haren profila ikusita, Ortuzarrek argi du zeintzuk diren PPren "asmoak": "Bere hitzek ezgaitu egiten dute edozein organu parlamentariotan egoteko eta oso argi uzten du zeintzuk diren PPren asmoak Estatus Berrirako: aro preautonomikora itzultzea, Del Burgo eta 'erregimeneko' bere lagunak lasai ederrean ibiltzen ziren garaira" idatzi du Twitterren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Andoni Ortuzar ETA Eguneko albisteak Albisteak