Politika -

Iruñean

EA ez da Nafarroa Bairen aurkezpenean izan

Koalizioaren aurkezpenean Aralar, EAJ eta Independenteak izan dira. Maiatzeko hauteskundeetan koalizioarekin aurkeztuko den ala ez argituko du EAk asteartean.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa Bai Iruñean aurkeztu dute, baina Eusko Alkartasuna ez da bertan izan, asteartean asanblea biltzen denean hartuko baitu erabakia, koalizioan segitu ala ez.

Aralar, EAJ eta Independenteak soilik egon dira aipatu aurkezpenean. Peio Urizar buru duen EAk asteartean argituko du maiatzeko hauteskundeetara koalizioaren barruan joango den ala ez.

Patxi Zabaleta Aralarren burua, Jose Antonio Agirrebengoa EAJkoa eta Uxue Barkos Independenteen ordezkaria izan dira, besteak beste, koalizioaren aurkezpenean. Hala ere, EA falta zela izan da azpimarragarriena. Bertan zeudenek ez dute EAren erabakiaz iritzirik eman nahi izan eta "ateak irekita" jarraitzen duela eta mahai gainean baldintza gehiago ez dituztela jarri esatera mugatu dira.

Orain arte lan egin duten agertokia aldatzen du berme horrek, Peio Urizar EAko presidentearen hitzetan. Horregatik, maiatzeko hauteskundeetan koalizioarekin aurkeztuko den ala ez argituko du EAk asteartean.

Bestalde, EA NaBain izatea eta eurekin akordioak mantentzea bateraezina ez dela uste du ezker abertzaleak. Gaur aurkeztatutako koalizioa EAJk ezarritako betoa duela kritikatu du ezker abertzaleak.

EAk aurkezpenean ez izateko erabakia hartzea legitimoa dela esan dute Nafarroa Baiko ordezkariek, baina Nafarroan aukera bakarra hori dutela adierazteko "berme eta segurtasun absolutuak" eskatu dizkiote.

NaBaik ez dio EAri baldintza berririk jarri, Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusiak adierazi duenez. Koalizioarekin duten konpromisoan "fidagarritasun osoa" baino ez diote eskatu, Zabaletaren ahotan, ezker abertzalearekin dituen akordio posibleak "interferentzia" bat ez izateko.

Bestalde, gaurko data EArentzako "ultimatuma" ez zela azaldu du Uxue Barkos koalizioko independenteen bozeramaileak, "Nafarroa Baiko kideen arteko akordio bat eta gizartearen aurrean konpromiso bat baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea