Politika -

EAEko sozialistak

Eguiguren: 'Euskal estatus politiko berria Ibarretxe plana baino okerragoa da'

PSE-EEko presidente ohiaren hitzetan, sozialistek EAJ "apur gehiago zirikatu behar dute, azkenean Katalunian bezala amaituko dugulako bestela".

Idoia Mendia, Jesus Eguigurenekin. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, Jesus Eguigurenekin. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, Jesus Eguigurenekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidente ohiaren esanetan, sozialistak orain "indartsuago" daudenez, jeltzaleak presionatu behar dituzte, estatus politiko berriaren bideari EAJk uko egin diezaion, euskal estatus politiko berriaren proiektu hori "Ibarretxe plana baino okerragoa" baita, eta "Katalunian bezala amaitu" dezakeelako.

Mario Onaindia Fundazioaren aurtengo saria jaso du Eguigurenek larunbat honetan Zarautzen (Gipuzkoa), politikari sozialistaren heriotzaren 15. urteurrenean. Sozialista ezagunak izan dira ekitaldian, tartean, Joaquin Almunia PSOEko buruzago ohia, Idoia Mendia PSEren idazkari nagusia, Miguel Angel Morales PSEren Antolakuntza idazkaria eta Iñaki Arriola Etxebizitza sailburua.

Esozi Leturiondo Mario Onaindiaren alargunak eman dio saria Eguigureni, "askatasuna etengabe bilatzeagatik, eta sufrimendu handia ekarri dizkiguten indarkeriaren eta sektarismoaren aurka atsedenik gabe lan egiteagatik". "Funtsean, pertsona ona izateagatik", azpimarratu du Leturiondok.

Bere hitzaldian Eguigurenek Mendiari zuzendu zaio esanez, EAJri "eman behar diogu", Espainian orain sozialistek gobernatzen dutelako, eta "indartsu" daudelako. EAJ "apur gehiago zirikatu behar dugu, azkenean Katalunian bezala amaituko dugulako bestela", aholkatu du.

Euskal estatus politiko berriari buruz Eguigurenek esan du "Ibarretxe plana baino okerragoa" dela, pertsonak herritar eta nazionalen artean banatzen dituelako. Amaitzeko, Eguigurenek ohartarazi duenez, ezin da EAJren borondatea gutxietsi, "Ibarretxe ere txantxetan zebilela uste baitzuten, eta begiratu noraino heldu zen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Idoia Mendia Alderdi politikoak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak