Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Itxaso eta Gasco, ahaldun nagusirako eta Donostiako alkaterako PSE-EEren hautagai

Gaur egun Kulturako foru diputatu dena eta Donostiako alkateordea izango dira alderdiaren zerrendaburu 2019ko udal eta foru hauteskundeetan.

Gasco, Odon Elorzarekin batera, aurreko hauteskunde kanpainan. EiTB
Ernesto Gasco, artxiboko argazki batean. EiTB
Gasco, Odon Elorzarekin batera, aurreko hauteskunde kanpainan. EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Turismo eta Kirol foru diputatua eta Ernesto Gasco Donostiako alkateorde eta talde sozialistako bozeramailea dira ofizialki PSE-EEren 2019ko udal eta foru hauteskundeetako zerrendaburuak. Hala, Itxaso ahaldun nagusirako hautagai izango da, eta Gasco, alkaterako.

Maiatzeko bozetako hautagaitzak aukeratzeko barne hauteskundeak egin dituzte Euskadiko Alderdi Sozialistan, eta Itxaso eta Gasco izan dira bi karguetarako aurkeztutako bakarrak. Hala, biek ala biek aurkeztutako abalak batu, egiaztatu eta zenbatu ostean, ofizialki zerrendaburu izendatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Gipuzkoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 PSE-EE Hautagaiak Denis Itxaso Ernesto Gasco Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023