Politika -

Eztabaida Parlamentuan

Etorkizuneko ekonomia eta gizarte ongizatearen aldeko apustua nabarmendu du Barkosek

Nafarroako presidenteak Gobernuaren jarduna xehatu du, eta foru erkidegoa orain 'aberatsagoa, solidarioagoa, pluralagoa eta lehiakorragoa' dela azpimarratu du.

Barkos, bere hitzaldiaren une batean. EFE
Uxue Barkos. EFE
Barkos, bere hitzaldiaren une batean. EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak bost ardatz aipatu ditu lauko exekutiboaren jarduna laburbiltzeko orduan: 'etorkizuneko ekonomia", gizarte ongizatea, pertsonen eskubideak, ingurugiroaren jasangarritasuna eta gobernantza modu berria.  Barkosen hitzetan, horien aldeko apustuak agerian utzi du "lehentasunen aldaketa" egon dela.

Foru erkidegoaren Egoerari buruzko eztabaida dute gaur Nafarroako Parlamentuan. Eztabaida Barkosen hitzaldiarekin abiatu da. Presidentearen esanetan, Nafarroa "duela hiru urte baino hobeto dago", eta "datorren urtean, are hobeto" egongo dela azpimarratu du. "Gaur egungo Nafarroa aberatsagoa, oparoagoa, kohesionatuagoa, solidarioagoa, pluralagoa eta lehiakorragoa da".

"Etorkizuneko ekonomia" aipatuta, Barkosek esan du "urteko lehen bi hiruhilekoetan ekonomia erritmo bizian" hazi dela. "Iaz % 3,2 igo zen Barne Produktu Gordina, eta aurten ere antzeko kopurua espero dugu, lehen bi hiruhilekoetako hazkundearekin azken bien moteltzea konpentsatuko dugulako", arrazoitu du.

Nabarmendu duenez, Gizarte Segurantzaren afiliazioak "hazi egin dira urteko lehen sei hilabeteetan, batez ere maiatzean eta ekainean" . Barkosen hitzetan, "bigarren hiruhilekoan langabezia tasa txikiena duen erkidegoa Nafarroa".

 

 

Kontuak, onbideratuta

Barkosek azaldu duenez, legegintzaldiaren hasieran diru-kutxa onbideratzeko "premia bizia" ikusi zuen lauko gobernuak, 2015ean 3.323 milioi euroko zorra zeukan erkidegoak (herritar bakoitzeko, 5.187 euro).

"Orain esan dezaket, argi eta garbi, lortu egin dugula", iragarri du. Izan ere, 2017an 1.200 milioi euro zituen Gobernuak, bi urte lehenago, 50 milioi eskas. "Altxortegian 50 milioi izatetik 631 milioi izatera pasatu gara", erantsi du.

Legegintzaldia abiatu zutenetik onartutako aurrekontu proiektuak ere nabarmendu ditu Barkosek, eta atzo adostutako aurrekontu aurreproiektua aipatu du.

Nafarroako Ubidearen kontura, "seriotasunez eta zorroztasunez" jardun dutela adierazi du, "aurreko gobernuek egindako kudeaketa negargarriari buelta emanez".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Uxue Barkos Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua