Politika -

Estatu eredua

Monarkia gaitzesteko mozioak aurkeztuko ditu Ezker Anitzak

Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosen barruan dago federazioa. Monarkia erakunde "zaharkitua eta antidemokratikoa" dela uste du.

Felipe VI.a, Espainiako Erregea / EFE.
Felipe VI.a, Espainiako Erregea / EFE.
Felipe VI.a, Espainiako Erregea / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Monarkia gaitzesteko mozioak aurkezteko asmoa iragarri du Ezker Anitzak, erakunde "zaharkitua eta antidemokratikoa" delako.

"Kataluniako Parlamentuak aste honetan Felipe Borboikoaren aukako gaitzespena onartu du, eta Pedro Sanchezen Gobernuak horren kontrako helegitea aurkeztuko du. Horri erantzunez" hartu dute erabakia. Ezker Anitza-IUko koordinatzaile Isabel Saludek Sanchezena "erabaki antidemokratikoa” dela esan du, “adierazpen askatasuna urratzen duena eta, gainera, oinarririk ez duena, Estatuko Kontseiluaren babesa ere ez du eta".

Kanpaina ez da "soilik Kataluniakoa"; "Estatu ereduarekin" zerikusia dauka, eta "hautetsiek edozein gauzari buruz eztabaidatzeko aukerarekin, eskubide hori epaitegietara bidaltzeko mehatxurik gabe".

"Felipe VI.ak Kataluniako krisian egindako kudeaketa eta Errege-Etxearen zigorgabetasuna arbuiatzen ditugu. Gaur egungo legeek lehen gaueko eskubidea gogora ekartzen digute; Errege-Etxearen kideen aforamendua edo Erregearen bortxaezintasuna, kasu", esan du Saludek komunikatu batean.

Saludek gogoratu duenez, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak zera dio: "espainiarrak legearen arabera berdinak dira, eta ezin da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialak aintzat hartuta".

"Errege-Etxea bezalako" erakunde "anakroniko eta antidemokratiko" bat betikotu nahi den "blindaje autoritarioa" salatu du Ezker Anitzak.

Azkenik, ekimenean Errepublikari buruzko erreferendum bat egitea ere eskatuko da, eta euskal erakundeen konpromisoa adieraziko da Errepublikarekin eta "monarkia bezalako erakunde zaharkitu eta antidemokratikoa abolitzearen alde".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako errege-etxea Politika Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Ezker Anitza