Politika -
BIDAIA OFIZIALA TXILERA
Urkullu lehendakaria Sebastian Piñera Txileko presidentearekin bilduko da gaur
Bilera Moneda jauregian izango da, Santiago hiriburuan, (13:00etan, Txilen).
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sebastian Piñera Txileko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakaria hartuko du astearte honetan, Eusko Jaurlaritzako burua Argentina eta Txilera egiten ari den bidaia ofizialaren baitan.
Moneda jauregian egingo dute bilera, Santiago hiriburuan, Txilen 13:00ak direnean (17:00ak, Euskal Herrian). Atzo, EAEko lehendakariak hainbat batzar egin zituen eragile ekonomiko eta sozialekin bi herrialdeen arteko lankidetza indartzeko.
Txilen, besteak beste, Isabel Pla Emakumearen eta Genero Berdintasunaren ministroarekin, Claudio Alvarado Presidentetzako idazkariorde nagusiarekin, Carlos Montes Senatuko presidentearekin eta Txileko enpresarien buruarekin elkartu da.
Aurreko ostiralean, Mauricio Macri Argentinako presidenteak hartu zuen Urkullu lehendakaria.