Politika -
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK
Rementeria, Otadui eta Aburto izango dira EAJren Bizkaiko hautagaiak
Hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nagusigai, Batzar Nagusietako presidentegai eta Bilboko alkategai izango dira 2019ko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Unai Rementeria eta Ana Otadui aukeratu ditu, hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nagusigai eta Batzar Nagusietako presidentegai izateko 2019ko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan. Halaber, Bilboko 13 hiri erakundeek, beren aldetik, Juan Mari Aburto alkatearen hautagaitza berretsi dute.
Bizkaiko herrialdea zatitzen duten lau hauteskunde barrutietatik, Unai Rementeria Busturia-Uribeko zerrendaburua izango da eta Ana Otadui, ostera, Durango-Arratia barrutikoa. Beste bietakoak Ibone Bengoetxea (Bilbo) eta Imanol Pradales (Enkarterri) izango dira berriro.
Aldarrikapen horiekin, EAJk amaiera eman dio Bizkai Buru Batzarrak irailaren 24an herrialdeko herri kargudunetarako hautagaiak izendatzeko abiatu zuen barne prozesuari.