Politika -

Negoziazioa

Aurrekontuak luzatzea saihesteko bere abstentzioa eskaini du EH Bilduk

Koalizioak Azpiazurekin ostiralean egingo duen bileran, Jaurlaritzak proposamenari erantzun “positiboa” ematea espero dute Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena legebiltzarkideek.

Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE
Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE
Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrekontuak luzatzea Exekutiboaren “porrot bat” izango litzakeela ohartarazi dio EH Bilduk EAJren eta PSE-EEren Eusko Jaurlaritzari. Horregatik, “jendearen bizi-kalitatea hobetzen hasteko”, batez ere pentsiodunen, gazteen eta emakumeena, aurrekontu-sailak onartzen baldin baditu bere abstentzioa eskaini dio koalizioak Exekutiboari.

Koalizioak Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin ostiralean egingo duen bileran, Eusko Jaurlaritzak proposamenari erantzun “positiboa” ematea espero dute Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena legebiltzarkideek, “ekonomia eta gizarte politikak birbideratzeko aukera baitu”.

Zentzu horretan, 2019rako kontuen proiektuan “jendearen bizi-kalitatea hobetzen hasteko aurrekontu-sail nahikoak” barneratzen baldin badituzte, “bi abstentzio jartzeko” prest agertu da EH Bildu. Aurrekontuak luzatzea “Jaurlaritzaren porrot bat” izango litzakeela ohartarazi dute bi legebiltzarkideek prentsaurrekoan, Donostian.

EH Bilduren proposamena “eragile ezberdinekin egiaztatu” dutela azpimarratu dute Iriartek eta Kortajarenak. Bi ordezkarien hitzetan, akordio posible bat “ilusio handia” sortzen ari da; izan ere, pentsiodunen, gazteen eta emakumeen “bizi-kalitatea hobetzeko aukera da”.

Zentzu horretan, pertsona pentsiodunen baldintzen “duintasuna” planteatu du EH Bilduk, Kortajarenak nabarmendu duenez, okerren pasatzen ari direnetatik hasita: emakumeak.

Testuinguru honetan, pentsioa diru-sarrerak bermatzeko errentarekin osatzen duten erretirodunak 15.000 dira soilik EAEn, baina “700 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pentsiodunak 190.000 dira”, deitoratu dutenez. Horregatik, 50.000 erretirodun gehiagori laguntzeko, pentsio osagarrien “eraginkortasuna eta irismena areagotzea” proposatu du EH Bilduk. Koalizioaren ahotan, “neurrion irismena progresiboki areagotzeko lehen pauso bat litzateke”. Gernikako Estatutuaren eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen babesean egitea “posible” da, erantsi dutenez.

Proposamen “oso landu” bat dela errepikatu du Kortajarenak. Helburua ez da “abenturatan sartzea”, aukera “serio eta fidagarri” bat eskaintzea baizik, gaineratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak