Politika -
2019ko aurrekontuak
EH Bilduri egindako eskaintza 'sozialaren' mailako erantzuna espero du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekarentzat, 2019ko Aurrekontuei buruzko eskaintza "azken hamarkadako argiena da diru-sarrera baxuenak dituzten pertsonen bizi baldintzak hobetzeko".
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Josu Erkorekak, Exekutiboak EH Bilduri egindako aurrekontuen inguruko eskaintza "biziki sozialaren mailako" erantzuna espero duela esan du.
Bere iritziz, EH Bilduri egindako eskaintza "azken hamarkadako argiena eta sendoena da diru-sarrera baxuenak dituzten pertsonen bizi baldintzak hobetzeko, DSBEren eta enplegu politiken bitartez".
"Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak biziki sozialak baziren inguruko beste erakundeekin alderatuta, orain are sozialagoa da", esan du.
Erkorekak esan duenez, koalizioak "sakonki" aztertu beharko du eskaintza, baina ohartarazi du Jaurlaritzarentzat "oso zaila" dela haratago joatea.
Bozeramailearentzat, orain EH Bildurekin hitz egiten jarraitu beharko dute. Esan duenez, ez da momentua erabakitzeko koalizioak babesa emateko formula, hau da, bi parlamentarioren abstentzioa erabiliko duten ala talde osoarena.
PPrekin negoziatzen jarraituko du
Exekutiboak Erkorekak gogorazi du Ogasun sailburuak, Pedro Azpiazuk, astelehenean bilduko dela PPrekin. Bozeramailearentzat, ez da negoziaketa egotea "baztertu" behar, baina popularrek adierazi dute, edozein motatako babesa emateko, EAJk EH Bildurekin autogobernua erreformatzeko lortutako akordioa baztertu behar duela.
Era berean, Elkarrekin Podemosek negoziaketa "agortutzat" emateko argumentuak errefusatu ditu. 2019rako aurrekontuak "berritasun garrantzitsu eta kualitatiboak eta politika sozialetan aurrerakuntza handiak" dituelako.