Politika -
Memoria historikoa
Jose Moreno gudariari omenaldia egin diote bere mendeurrenean, Portugaleten
Iñigo Urkullu lehendakariak bizitza osoan zehar balore batzuen alde izandako "konpromisoa eta sakrifizioa" eskertu dizkio.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Moreno San Andres Batailoiko gudariari omenaldia egin diote bere mendeurrenean, Portugaleteko (Bizkaia) Santa Maria kalean Elai Alaik landatutako Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan.
Moreno bera, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua, eta Andoi Ortuzar EAJren EBBko presidentea izan da, EAJko beste ordezkariekin batera.
Iñigo Urkullu lehendakariak gutun bidez zoriondu dio Morenori, eta bizitza osoa "konpromisoari, sakrifizioari eta baloreei" eman izana eskertu dio, "askatasunaren eta demokraziaren alde totalitarismoaren kontra aurka eginez". "Berari eskertzen ordezkatzen duen belaunaldi osoari ere eskertzen ari gatzaizkio", esan du.
Ekitaldian, Morenoren omenezko ezpata-dantza erakustaldia egin du Elai Alai talde portugaldarrak.