Politika -

Manifestazioa Bilbon

Hasi da Sorturen legalizazioaren aldeko manifestazioa

EAJ, PSE, PP, UPyD eta Hamaikabat alderdiak ez daude manifestazioan izango, bai, ordea, EA, EB, Aralar eta Alternatiba. Martxa Casilla plazatik abiatu da 17:30ak jota.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Bakerantz, legalizazioa” lelopean ezker abertzaleak Sorturen legalizazioa eskatzen ari da du Bilbon. Sindikatu eta alderdi abertzaleek bat egin dute manifestazioarekin. EAJk martxa babestu ez duen arren, deialdia egin dutenen artean alderdi horretako zenbait kide daude.

Besteak beste, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendi kazetariek, Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak, eta Xabier Arzallus EAJko presidente ohiak eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohiak deitu dute arratsaldeko manifestazioa.&' || 'nbsp;

Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Alternatibak eta Ezker Batuak martxan parte hartuko dute.

Iñigo Urkullu presidente jeltzaleak azaldu duenez, EAJk ez du ordezkaririk bidali; hala ere, “EAJko zenbait kide manifestaziora joango dira, baina ez alderdiaren izenean”, esan du.

Urkulluren hitzetan, ezker abertzaleak “bere kabuz” egin behar du bide hori, eta deialdiak helburu bikoitza “ezkutatzen” duela argudiatu du: “EAJ zirikatzea eta jomugan jartzea”.

Bestalde, PSEren arabera, auzitegiek erabaki beharko dute ezker abertzalea datozen huateskundeetan izango den. “Ez gara manifestaziora joango”, esan dute.

PPk, bere aldetik,&' || 'nbsp; manifestazioa gaitzetsi du “Batasunari jokoa” egitea delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea