Politika -

Eusko Legebiltzarra

EAEko 'ustelkeriaren' inguruko ikerketa bat eskatu du oposizioak

“Adiskidekeria” sustatzea leporatu diote EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk EAJri. Jeltzaleek, ostera, “irainak” direla erantzun dute.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko “ustelkeria eta klientelismoaren” inguruko ikerketa bat egiteko eskatu diote Eusko Legebiltzarreko talde politikoek EHUri. Praktika horien nondik norakoak eta kalte ekonomikoa zein soziala aztertzea nahi dute.

“Adiskidekeria” sustatzea leporatu diote EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk EAJri. Jeltzaleek, ostera, “irainak” direla erantzun dute.

Txostena egiteko proposamena Elkarrekin Podemosek jarri du mahai gainean, ekimen baten bidez. EAJk eta PSE-EEk osoko zuzenketak aurkeztu dituzte.

EH Bilduk eta PPk Elkarrekin Podemosen proposamena babestu dute. Exekutiboak Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) EAEko “ustelkeria eta klientelismoaren” inguruko txosten bat egiteko eskatzea nahi dute.

Enplegu, diru-bilketa, lehiakortasun ekonomikoa, aukera-berdintasun eta zerbitzu publikoen kalitatean praktikok duten “eragin negatiboa, bolumena eta tipologia” zehaztu beharko lituzke txostenak.

Azterketa bederatzi hilabete baino lehen Legebiltzarrean aurkeztea eskatzen du proposamenak, baita “gaitz sozial, politiko eta ekonomiko hori bukatzeko” gomendio-sorta egitea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza EHU Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Eguneko albisteak Albisteak