Politika -

PSE-EEren konferentzia

Patxi Lopez: 'ETAren amaiera eskatzeak legalizazioa bultzatuko luke'

Sorturen ilegalizazioa hauteskundeetarako kalkuloak egiteko erabiltzea leporatzen dietenei, "salaketa lotsagarriak" egiten ari direla erantzun die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbateko manifestazioan "ETAri desagertzeko eskatu balute" legalizazioari bultzada bat gehiako emango ziotela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak

Bere hitzetan, Bilbon hamarka mila pertsona bildu zituen manifestazioa ezker abertzaleaten propaganda ekitaldia izan zen eta ekitaldi horretan "EAJ lagun" izan zutela nabarmendu du, alderdi jeltzalearen hainbat kide han izan zirelako.

Bestalde, euskal sozialistei Sorturen ilegalizazioa hauteskundeetarako kalkuloak egiteko erabiltzea leporatzen dietenei, "salaketa horiek lotsagarriak" direla erantzun die Patxi Lopezek."Sozialistek, botu gutxi batzuk lortzeko, jendearen bizitzarekin, alderdikideen bizitzekin, jolasten garela esaten duen edonork gure mespretxua merezi du", azpimarratu du lehendakariak.

Behin betiko amaieratik hurbilago

Patxi Lopezek, gainera, ETAren indarkeriari "behin betiko amaiera ematea" lor daitekeela adierazi du.

"Lehendakari bezala bultzatu dudan politika izan da ETAri desagertzea besterik ez zaiola geratzen argi utzi diona. Honekin batera, ezker abertzalea ere konturatu da demokraziaren jokoan sartzea dela politikan aritzeko bide bakarra", azaldu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea