Politika -
Hauteskunde-inkesta Nafarroan
EiTB Focus: Geroa Bai eta UPN, parez pare, eserlekuetan eta boto-portzentajean
EiTBk 14:00etan jakinaraziko ditu inkestaren emaitzak, foru eta udal hauteskundeetarako sei hilabete eskas geratzen diren honetan.
EITB.EUS
Nafarroako foru hauteskundeak gaur egingo balira, eserleku eta boto-portzentaje berdina eskuratuko lukete Geroa Baik eta UPNk, 11. EiTB Focus inkestaren arabera. Euskal Irrati Telebistak (EiTB) ostegun honetan, 14:00etatik aurrera, kaleratuko ditu galdeketaren emaitzak.
Horrez gain, Iruñeko udal hauteskundeen inguruko boto-asmoaz, foru zein udal gobernuez eta buruzagiez ere galdetu diete herritarrei.
Fitxa teknikoa
Nafarroan bizi diren 650 pertsona (Iruñean 400, eta foru erkidegoko gainerako udalerrietan 250). La= ±% 3,84, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, Nafarroako datuetarako, eta ±% 4,89 Iruñeko datuetarako. Udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 8,0 euskaraz egin dira, eta gainerako % 92,0a, gaztelaniaz. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2018ko abenduaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 5,87 minutukoa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.
EiTB Focus, albistegietan liderrentzat
Inkestak herritarren iritzia biltzea du asmo, gero jasotako emaitzak EiTB taldeko albistegietan —informazioan Euskadiko liderrak— aztertzeko.
Datuak 14:00etan jakinaraziko ditugu ETBren "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria irratietan eta eitb.eusen. Horrez gain, emaitzen analisia egingo dute "Ahoz Aho" eta "Esta Pasando" telebista saioetan, arratsaldean.