Politika -

Sortu aurkeztu ostean

Bilera-sortaren balorazio bat egingo du lehendakariak gaur

Prentsaurrekoa 11:20ean izango da Lehendakaritzan. Bilerak otsailaren 10ean hasi zituen Patxi Lopezek, eta asteazkenean amaitu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiekin egindako bilera-sortaren balorazio bat egingo du Patxi Lopez lehendakariak ostiral honetan, Gasteizen. Sortuk aurkezpena egin eta gero ekimena martxan jarri zuen Lopezek.

Komunikatu batean, prentsaurrekoa Lehendakaritzan, 11:20ean, emango duela jakitera eman du Jaurlaritzak.

Bilera-sorta otsailaren 10ean hasi zen, lehendakaria Iñigo Urkullu EBBko presidentearekin bildu zenean. Jesus Eguiguren PSEko presidentearekin, Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistarekin eta Gorka Maneiro UPyDko bozeramailearekin asteazkenean bildu zen eta bilera-sorta amaitutzat jo zuen lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea