Politika -

Presoak

Sarek ziega bat jarri du Iruñeko Sarasate Pasealekuan, presoen egoera salatzeko

Hainbat eragile politiko, sozial eta kulturalek babestutako ekimen honen bidez euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak ikusarazi nahi dituzte.

La celda ha sido instalada en el Paseo Sarasate. Foto: Sare
La celda ha sido instalada en el Paseo Sarasate.
La celda ha sido instalada en el Paseo Sarasate. Foto: Sare

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarek ziega bat jarri du Iruñeko Sarasate Pasealekuan, euskal presoek bizi duten egoera salatzeko. Datozen bi egunetan, 30 minuturo, dozenaka herritar igaroko dira zigor-gela horretatik, presoek pairatzen dituzten eskubide urraketak ikusarazteko asmoz.

Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileak euskal presoen aldeko "urratsak" emateko deia egin du, "egoera politikoak hala egitea eskatzen duelako eta bake oso eta iraunkor baterako oinarria delako".

"Prozesuari erritmoa aldatu behar zaio. Premiazko egoera batean gaude. Euskal presoen arazoa konpontzeko garaia iritsi da. Salbuespeneko neurriak baliogabetu eta oinarrizko eskubideak errespetatzeko unea da", azpimarratu du.

Helburu horiek lortzeko, "ezberdin pentsatzen dutenen artean zubiak eraikitzea" ezinbestekoa dela eta horrek "guztion inplikazioa" eskatzen duela nabarmendu du.

"Hainbeste sufrimendu eragin duen gatazkari konponbidea eman behar zaio; izan ere, gatazka konpondu gabe dago. ETAren armagabetzearen eta desegitearen ostean, presoen unea da orain", adierazi du.

Sarek Iruñean abian jarri duen ekimenak hainbat sindikatu eta alderdi politikoren babesa jaso du, baita elkarte, kulturgile eta kazetariena ere.

'Orain Presoak' dinamikaren hurrengo hitzordua urtarrilaren 12an izango da, Bilbon eta Baionan manifestazio handiak deitu baitituzte.

Sarek emandako datuen arabera, 264 euskal preso daude egun. 210 Espainiako espetxeetan sakabanatuta daude; 40 Frantzian; eta bat Portugalen. Gaixotasun larriak dituzten presoek, berriz, 21 dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak