Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Josune Irabien: 'Arma labur bat erabili dute, baimenik gabe'

Amurrioko alkateak Radio Euskadin adierazi duenez, ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin izana "gertakari isolatu bat" da, baina, haren esanetan, "eraso oso larria".

Amurrioko baserri bati egindako erasoa
Amurrioko baserri bati egindako erasoa
Amurrioko baserri bati egindako erasoa

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josune Irabien Amurrioko alkatea Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketatu dute astearte honetan. "Herri lasai batean jazo den gertakari isolatu bat da", esan du Amurrioko erasoari buruz. Dena dela, gertatutakoa salatu du "eraso oso larria" izan dela iritzita. Horregatik, Amurrioko Udaleko Bozeramaileen Batzordea gaur bertan bilduko da ezker abertzaleko familia baten aurka izandako eraso hori aztertzeko.

Bien bitartean, "zuhurtzia" eskatu du, eta ez du argitu nahi izan eraso horren atzean kontu politikoak dauden ala ez. "Batzuek politika egiteko erabiliko dute gai hori. Erasoa jasan duen familia lasai dago, eta erasotzailearekin hitz egin nahi dute haren helburua ezagutzeko", adierazi du.

Ikerketari dagokionez, Irabienek zehaztu du arma labur batekin egin zutela erasoa. "Ez zuen pistola hori erabiltzeko baimenik. Munizioa ikertzen dabiltza orain", gaineratu du.

Halaber, Irabienek ez du argitu nahi izan identifikatutako bizilaguna erretiroa hartutako polizia den ala ez, ezta aurrekaririk daukan, nahiz eta ezaguna omen den herrian.

Amurrion bertan jaiotako VOX alderdiko Santiago Abascali buruz ere mintzatu da. "Ongi hezitako gizona da, atsegina eta herriko gai askotan konprometitua. Halere, Abascalek daukan estrategia politikoa arriskutsua da", azaldu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Politika Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aiarako kuadrilla