Politika -

Barne gatazka

Aznarezek Nafarroako Parlamentuko presidentea izaten jarraituko du, momentuz

Orain Bai taldearen barne gatazkari buruzko erabakirik ez dagoen bitartean, presidentetza ez dagoela "baldintzatuta" esan dute Parlamentuko zerbitzu juridikoek.

Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko lehenengo bilkura / Argazkia: EFE.
Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko lehenengo bilkura.
Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko lehenengo bilkura / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Aznarezek Nafarroako Parlamentuko presidentea izaten jarraitu dezakeela baieztatu dute zerbitzu juridikoek, presidentetza ez baitago "baldintzatuta", aurkeztutako eskakizunen inguruan ebazpenik ez dagoen bitartean.

Adierazpen batean jakitera eman dutenez, dagokien Parlamentuko organoek erabaki bat hartzen ez duten bitartean eskakizunek ez dute presidentetzan eraginik izango. Ainhoa Aznarez, Tere Saez eta Mikel Buil Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai taldetik botatzeko Carlos Cousok aurkeztu zuen eskakizunaren eta hori atzera botatzeko eskaeraren artean erabaki bat hartu behar du Parlamentuak.

Taldeko bozeramaileak, Carlos Cousok, Aznarez, Saez eta Buil botatzeko idatzi bat erregistratu zuen abenduaren 20an.

Gero, urtarrilaren 3an, parlamentari horiek Cousoren idatzia atzera botatzeko beste eskaera bat aurkeztu zuten. Testuan, taldean jarraituko dutela baieztatzen zuten, eta Couso, Velasco, Perez eta Carrilo talderik gabeko multzora pasatzea adostu zutela esaten zuten.

Testuinguru horretan, Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak Parlamentuko zerbitzu juridikoei txosten bat eskatzea adostu zuten, beste erabakirik hartu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa