Politika -

Frantzia

Ibai Agirrebarrena Segiko ustezko kidea aske utzi dute

Iparralden kale-indarkeria ekintzetan parte hartzea leporatzen diote Agirrebarrenari. Baionan atxilotu zuen Frantziako Poliziak asteartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Agirrebarrena Segi legez kanpoko erakundeko ustezko kidea, aske utzi dute Baionan, kargurik gabe, epaitegietako iturriek emandako informazioaren arabera.

Agirrebarrena Iparraldean izandako kale indarkeria kasuekin lotuta agertzen da eta iragan asteartean atxilotu zuten Baionan; Gregorio Jimenez Morales, Pistolas, Bidaxunen aharrapatu zuten egun berean.

Bai Agirrebarrena eta bai Jimenez Morales Frantzian atxilotu zituzten lehen aldiz 2009ko ekainean, Iparraldeko higiezinen eta turismoaren sektoreen kontrako interesen kontra egindako erasoen ikerketen baitan. Hala ere, behin-behineko espetxealdian urtebete pasa eta gero aske utzi zituzten.

Pistolas, 56 urteko Tolosarra, asteartean espetxera bidali zuten Paueko Apelazioko Auzitegiak ostiralean Espainiara estraditatzea aztertu arte, izan ere, Auzitegi Nazionalak euroagindua eman zuen bere kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea