Politika -
Sorturen agiriari erreakzioak
Pastor: 'EAJ eta Sortu zeharka begira daude botoengatik'
Bestalde, Andoni Ortuzarren (EAJ) hitzetan, "eskatu izan diotena" egin du Sortuk, eta Antonio Basagoitiren ustez, Sorturen agiriak "ez du sinesgarritasunik".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSEko idazkari nagusiaren hitzetan, "EAJ alderdia eta Sortu zeharka begira daude" botoen jabe nor egingo den ikusteko.
Pastorren esanetan, sozialistak ez dira "estrategia politiko horietan" sartuko eta ez dira ETAren munduko botoak bereganatzeko nazionalismoak abian jarritako "fronte nazionalen eztabaidetan" sartuko.
Demokratek eskatutako egin du Sortuk
Bestalde, Andoni ortuzar Bizkaiko EAJko presidentearen hitzetan, Sortuk "sinesgarritasun politikoa izateko baldintza moduan" demokratek "eskatu ziotena" egin du.
Sortu legeztatzeko "erabakia EAEko epaitegien esku ez egotea" deitoratu du Andoni Ortuzarrek. Auzitegi Goreneko 61. gelak hartu beharko du erabakia, eta errekurtsoa aurkezteko aukera balego, Auzitegi Konstituzionalaren esku geldituko litzateke. ETAren amaiera
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen hitzetan, atzo Frantziako iparraldean ETAko usteko lau kide atxilotu ostean, ETAren amaiera hurbilago dago.
Sorturen agiriaren harira, Basagoitik esan du ez duela "sinesgarritasunik". "Sorturen arazoa, kontrakoa frogatu arte, Batasuneko egituraren barne dagoela da. Sinesgarritasun handiago izango lukete sortutako mina onartuko balute, eta indarkeria ukatu baino gaitzetsiko balute.