Politika -

2019ko udal-foru hauteskundeak

Ortuzarrek mobilizatzeko deia egin die EAJko hautesleei, 'populismoaren' aurrean

Euzko Alderdi Jeltzalearen presidenteak maiatzeko hauteskundeetan "konfiantza gehiegi" izatearen arriskuaz ohartarazi du, BECen egindako ekitaldi jendetsuan.

Andoni Ortuzar, BECeko ekitaldian / Irudia: EiTB.
Andoni Ortuzar, BECeko ekitaldian.
Ekitaldi handi batekin eman dio hasiera EAJk hauteskundeen kanpainaurreari

1:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzarrek, EBBko presidenteak, mobilizatzeko deia egin die EAJko hautesleei, eta hurrengo hauteskundeetan ez "fidatzeko" eskatu du, "utzikeriak" edo "akatsek" ateak irekitzen dizkietelako "populistei, demagogoei eta sistemaren aurkakoei". Gainera, alderdi jeltzaleak "zentratuta" eta "akrobaziak" egiten jarraituko duela esan du, ez erortzeko "ez eskuinean ezta ezkerrean ere" eta "oreka" mantentzeko.

EAJko presidenteak Barakaldo BECen egindako ekitaldi jendetsuan hitz egin du. Bertan bildu dira hurrengo udal, foru eta europar hauteskundeetako hautagai guztiak. Maiatzaren 26ko hitzorduari begira, militante eta jarraitzaileei "topera lan egitea" beharrezkoa dela ohartarazi die.

EAJren "oposizioa konfiantza gehiegi izatea" eta oso emaitza positiboak ematen dizkieten "inkesta on horiek" dira Ortuzarrentzat. "Ez sinetsi, ez fidatu. Hemendik maiatzera bitartean lan handia egitea egokitzen zaigu", esan du.

Bere iritziz, "jadanik alderdietan eta politikan sinesten ez duen jende desengainatua ilusionatu" behar dituzte berriz. "Alderdi demokratikoek uzten dugun espazioa, gure hutsegiteengatik, gure utzikeriagatik edo gure akatsengatik, populistek, demagogoek eta sistemaren kontrakoek betetzen dute", ohartarazi du. Horregatik, ez izateko "gehiegizko konfiantza eta lasaitasuna" eskatu du, eta "topera lan egiteko" deia egin du.

Andoni Ortuzarrek ez du "oposizioaren hirukoari" buruz hitz egin nahi, eta esan du Euskadik "gobernatzen duen gobernua" duela, "iniziatibarekin, pultsu politiko eta ekonomikoarekin".

Esan duenez, "pluraltasuna" eta "armonia" beharrezkoak dira "politikan", eta gehitu du EAJ "baterako abesbatza bat" dela, "errepertorio eta ahots nahikoarekin herrialde honetako oraina eta etorkizuna interpretatzeko".

"Zentratuta"

Ortuzarren arabera, "azken hilabeteetan, alderdi bezala", EAJk oreka mantentzen ibili behar izan du, "ez erortzeko ez eskuinean ezta ezkerrean ere". "Zentratuta" mantendu direla esan du, "eta horrela egongo gara". "Haria" oso fina izan arren, "oreka" mantenduko dutela esan du.

EAJ "sendo" jarraituko duela esan du, erori gabe, "hemen, Madrilen edo Bruselan, lehentasuna euskal agenda eta gizarte honetako interesak direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar Bilbao Exhibition Centre Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023