Politika -

Memoria historikoa

656 udali eskatu diete frankismoaren aztarnak beren kaleetatik kentzeko

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, 1.171 kalek eta plazak dute oraindik frankismoaren pertsona ospetsuren baten izena.

1.171 kalek eta plazak frankismoaren pertsona ospetsuen izenak mantentzen dituzte. Argazkia: ETB
Frankismoaren aztarnak
1.171 kalek eta plazak frankismoaren pertsona ospetsuen izenak mantentzen dituzte. Argazkia: ETB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Justizia Ministerioak espazio publikoetan gelditzen diren frankismoaren aztarnak kentzeko eskatu die 656 udali; guztira, 1.171 kalek eta plazak dute oraindik frankismoaren pertsona ospetsuren baten izena.

Halaber, Guda Zibilean eta diktaduran frankismoa goresteko ezarri ziren elementuak kentzeko eskatu die autonomia-erkidegoei ere.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, 1.171 kalek eta plazak dute frankismoaren pertsona ospetsuren baten izena.

Ministerioaren esanetan, udal gobernu horiek guztiek Fernando Martinez Lopez Memoria Historikoaren zuzendari nagusiaren gutuna jaso dute "gorespen sinbologiarik gabeko monumentuak ez daudela" egiaztatzea eskatzeko, eta, egotekotan, Memoria Historikoaren legea betetzeko eskatzen die.

Hori horrela, udalerri bakoitzean gelditzen diren aztarnen katalogoa egitea eskatu du Ministerioak, "ezkutu, intsignia, plaka eta frankismoa goresteko gainerako objektu guztiak berehala kentzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa