Politika -

Amurrio eta Gasteiz

Araban atxilotutako bi gazteak espetxera bidali ditu Auzitegi Nazionalak

Maria Tardon Auzitegi Nazionaleko epaileak substantzia leherkor, sukoi edo su-eragileak izatea egotzi die.

Elkarretaratzea Amurrion (Araba), gazteen askatasuna eskatzeko. Artxiboko argazkia: Ernai
Araban atxilotutako bi gazteak espetxera bidali ditu Auzitegi Nazionalak
Elkarretaratzea Amurrion (Araba), gazteen askatasuna eskatzeko. Artxiboko argazkia: Ernai

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean, Gasteizen eta Amurrion (Araba) atxilotutako bi gazteak espetxera bidali ditu Maria Tardon Auzitegi Nazionaleko epaileak, substantzia leherkor, sukoi edo su-eragileak izatea egotzita.

Ertzaintzak bideratu zuen ikerketa. Bi gazteak 2014an eta 2015ean egindako kale-indarkeria ekintza ezberdinekin lotzen ditu Ertzaintzak.

25 eta 26 urteko bi gazteen hatz-markak eta beste zantzu batzuk Dura herri txikian agertu zen bidoi batean aurkitu zituztela azaldu zuten ikerketako iturriek ostegunean. Bidoian material piroteknikoa eta erasoetan erabilitako beste tresna batzuk topatu zituzten ikertzaileek.

Bi gazteen etxebizitzak miatu zituzten ostegunean, eta biak Auzitegi Nazionalaren esku geratu ziren. Ikerketako iturrien arabera, gazteetako bat 2016ko maiatzean, Amurrion,  atxilotu zuen Guardia Zibilak terrorismoa goratzea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Amurrio Politika Ertzaintza Araba Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak