Politika -

OMENALDIA, ANDOAINEN

'Helburuak ETAren jarduna justifikatu' zuen galdetu dio Pagazaurtunduak Otegiri

'Ardura politikoek ez dutela iraungitze datarik' eta ETAren hilketak gaitzesteko eskatu dio Pagazaurtunduak EH Bilduko buruari.

Maite Pagazaurtundua eta Consuelo Ordoñez, gaur, Andoainen. Argazkia: EFE.
Maite Pagazaurtundua eta Consuelo Ordoñez.
Maite Pagazaurtundua eta Consuelo Ordoñez, gaur, Andoainen. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Pagazaurtundua ETAk duela 16 urte hildako Andoaingo udaltzainburua gogoratu dute gaur haren lagun eta senideek.

'Josebaren Etxea' Agustin Ibarrolak Pagazaurtunduaren omenez egindako eskulturaren ondoan egin dute ekitaldia, Andoainen, eta bertan izan dira, besteak beste, Alfonso Alonso, Amaia Fernandez eta Borja Semper PPko kideak, Fernando Savater filosofoa eta Ruben Mugica ETAk hildako Fernando Mugika sozialistaren semea.

Bere hitzaldian, Maite Pagazaurtundua, Josebaren arreba, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari zuzendu zaio, eta ETAren atentatuak gaitzesteko eskatu dio. "Ardura politikoek ez dute iraungitze datarik", azpimarratu du.

Halaber, "helburuak ETAren jarduna justifikatu" zuen galdetu dio UPyDko eurodiputatuak EH Bilduko buruari.

Ruben Mugikak ere hartu du hitza ekitaldian. "Aniztasun politikoa" aldarrikatu du, hori delako, bere hitzetan, "Konstituzioaren isla"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP ETA PSE-EE Eguneko albisteak Andoain Albisteak Terrorismoaren Biktimak