Politika -

Nafarroako Parlamentua

Aznarezek taldean eta presidentetzan jarraitzea erabaki du Parlamentuko Mahaiak

Nafarroako Ganbarako Mahaiak zerbitzu juridikoen txostenak aztertu eta gero hartu du erabakia.

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea
Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Aznarezek Nafarroako Parlamentuko presidente gisa jarraituko du, Parlamentuko Mahaiak horrela erabaki baitu astelehen honetan. Horrenbestez, Podemos taldetik baztertua izan ostean, karguan eta taldean jarraituko du.

Ganbarako Mahaiak zerbitzu juridikoen txostenak aztertu eta gero hartu du erabakia. Orain Bai (aurretik Podemos bezala ezagutzen zena) taldeko lau kideek Podemoseko beste hiru kideren bazterketa eskatu zuten, tartean, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentearena, bilera bateko akta bat aitzakiatzat hartuta.

Behin betiko erabakia ezagutzera eman aurretik, Laura Perezek (Orain Bai) erabakiaren berri eman du. Perezen esanetan, "lotesleak ez diren" txostenetan oinarritu dira erabakia hartzeko, eta horrek "aurrekari oso arriskutsua" ezartzen du.

Taldeko bozeramaileak, Carlos Cousok, Aznarez, Saez eta Buil baztertzeko idatzi bat erregistratu zuen abenduaren 20an.

Gero, urtarrilaren 3an, parlamentari horiek Cousoren idatzia atzera botatzeko beste eskaera bat aurkeztu zuten. Testuan, taldean jarraituko dutela baieztatzen zuten, eta Couso, Velasco, Perez eta Carrilo talderik gabeko multzora pasatzea adostu zutela esaten zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa