Politika -

A28 HAUTESKUNDEAK

Itxaso Atutxa: 'EAJ prest dago, eta ilusioarekin, datozen deialdiak datozela ere'

EAJren Bizkaiko buruzagiak aurrez aurre jarri ditu Euskadiko "elkarrizketa eta akordioak" eta "Estatuak erakusten duen monologoa eta akordiotarako gaitasun eza".

Itxaso Atutxa gaur Getxon.
Itxaso Atutxa gaur Getxon.
Itxaso Atutxa gaur Getxon.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidenteak Euskadiko "elkarrizketa eta akordio eredua" eta "Estatuak erakusten duen monologoa eta akordiotarako gaitasun eza" alderatu ditu eta datozen hauteskundeetan, boto-emaileek horien artean aukera egin behar dutela esan du.

Getxon, maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetako EAJren Uribe Kostako hautagaien aurkezpen ekitaldian izan da Atutxa, baina hauteskunde horiez gain, Espainiako hauteskunde orokorrei buruz ere hitz egin du.

EAJ "prest eta ilusioz" dagoela ere esan du, "datozen hauteskunde guztiak datozela ere", herritarrek bi ereduen artean bereizten jakingo duelako bere iritziz.

Itxaso Atutxak esan du bi eredu horiek agerian geratu zirela ostegunean bertan, "Madrilen akordiotara iristen ez ziren monologoak bakarrik entzuten ziren bitartean", Gasteizen "bi lorpen handi izan baitziren, ezberdinen arteko elkarrizketari esker", "herri honetan, akordio bila hitz egiten baitugu" esan du hiru legeren onarpenari buruz.

"Hiru oinarrizko lege horiek 150.000 pertsonari eragiten diote, eta 250 milioiko inbertsioa izango dute", "nahiz eta alderdiren batek Parlamentutik ihes egin, eta Finantzen Eusko Kontseiluan izandako akordioari esker" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Hauteskunde orokorrak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023