Politika -

PP

Celia Villalobosek politika utziko du

PPko diputatuak Kongresuko eserlekua utziko du legealdia amaitzean.

Celia Villalobos. Argazkia: EFE
Celia Villalobos
Celia Villalobos. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celia Villalobos PPko diputatuak Kongresuko eserlekua utziko du legealdia amaitzean, Efe albiste-agentziak zabaldu duenez. Toledoko Itunaren Jarraipen eta Akordioen Ebaluazio Batzordearen presidentea da Villalobos. Halaber, Aurrekontu zein Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza batzordeetako kidea da.

Politika munduan sartu zenetik, ibilbide luzea egin du PPko kideak, baina horri amaiera ematea erabaki du.

Abuztuan, Kongresuko Diputazio Iraunkorretik baztertu zuten Malagako diputatua, 1989tik bertan egon ostean. Pablo Casado PPko presidentetzara heldu eta hilabetera hartu zuten erabaki hori, Villalobosek Soraya Saenz de Santamariaren hautagaitza babestu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Espainia Eguneko albisteak Albisteak