Politika -

'Proces' auzia

Behin-behineko espetxealdia Estrasburgoko Auzitegira eraman du Forcadellek

Parlamenteko presidente ohiaren defentsak demanda aurkeztu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, nahiz eta Konstituzionalak behin-behineko espetxealdiaren aurkako helegitea oraindik ez ebatzi.

Estrasburgoko Auzitegia. Argazkia: EiTB
Estrasburgoko Auzitegia. Argazkia: EiTB
Estrasburgoko Auzitegia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin-behineko espetxealdiaren aurkako demanda aurkeztu du Carme Forcadell Parlamenteko presidente ohiaren defentsak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian. Auzia Estrasburgora eraman duen proces-eko lehen akusatua izan da.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Forcadellen defentsak eskea aurkeztu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, nahiz eta Auzitegi Konstituzionalak behin-behineko espetxealdiaren aurkako helegitea oraindik ez ebatzi. Hain zuzen ere, Espainiako bide judiziala agortzea eskatzen du legeak, Europako Justiziara jo aurretik.

Orain arte, proces-eko auzipetuen defentsek ezin izan dute Estrasburgoko Auzitegira jo; izan ere, Konstituzionalak ez du oraindik helegiteen inguruko erabakirik hartu, batez ere behin-behineko espetxealdien eta akusatutako diputatuen inhabilitazioaren inguruko errekurtsoak.

Iragan irailean, Forcadellen espetxealdia behin-behinean bertan behera uztea ukatu zuen Auzitegi Konstituzionalak, baina gaiaren muina ebatzi bitartean.

Hala ere, behin-behineko erabaki hori hartuta, Konstituzionalak muina ere aztertu duela ulertu du Parlamenteko presidente ohiaren defentsak, eta Estrasburgora jotzeko atea zabaldu diola uste du, Konstituzionalaren sententziari itxaron beharrik gabe.

Forcadellek aurkeztutako eskea onartu ala ez erabaki behar du orain Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak. Behin-behineko espetxealdian barneko bide judiziala agorturik dagoela argudiatu du Parlamenteko presidente ohiaren defentsak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europar Batasuna Kataluniako erreferenduma Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Giza eskubideak Kataluniako prozesua zuzenean Estrasburgoko Auzitegia epaiak