Politika -

Espetxe zaintzako epaitegia

Epaileak hirugarren gradua eman dio Kepa Pikabea 'Langraiz bide'ko presoari

Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzak 2018ko urtarrilean eta martxoan adostutakoaren aurka hartu dute erabakia. Orduan, ordea, PP zegoen Espainiako Gobernuan.

Kepa Pikabea Ugalde ETAko preso historikoa. Artxiboko irudia: EiTB
Kepa Pikabea Ugalde ETAko preso historikoa. Artxiboko irudia: EiTB
Kepa Pikabea Ugalde ETAko preso historikoa. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua eman dio Kepa Pikabea Ugalde ETAko preso historikoari. Langraiz birgizarteratzeko bidearekin bat egin zuen Pikabeak.

Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzak 2018ko urtarrilean eta martxoan adostutakoaren aurka hartu dute erabakia. Orduan, ordea, PP zegoen Espainiako Gobernuan.

Presoaren helegitea onartu zuen Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko epaileak otsailaren 19an. Gainera, Kepa Pikabeari baldintzapeko askatasuna emateko espedientea zabaltzea agindu zuen. Pikabeak datorren abenduan beteko du zigorra.

63 urteko Pikabea Frantzian atxilotu zuten, 1994an, eta Donostiako Martutene espetxean dago preso. 30 urteko zigorra betetzen ari da hiru hilketa delitugatik.

Erabaki honen aurretik, bigarren gradua ezarri zioten, eta kartzela-baimenak eman zizkioten, espetxe araudiko 100.2 artikulua aplikatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak