Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Lopez de Abetxuko preso ohiari egindako harrera ikertuko du Auzitegi Nazionalak

Covitek jarritako salaketaren ondotik, epaileak Ana Velasco Vidal-Abarca eta Eduardo Lazaro Ezquerra biktimak deklaratzera deitu ditu astearte honetan.

Jose Ramon Lopez de Abetxuko, erdian, espetxetik atera zen egunean. Argazkia: Etxerat
Jose Ramon Lopez de Abetxuko, erdian, espetxetik atera zen egunean
Jose Ramon Lopez de Abetxuko, erdian, espetxetik atera zen egunean. Argazkia: Etxerat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Lopez de Abetxuko preso ohiari iragan uztailean Gasteizen egindako harrera ikertuko du Maria Tardon Auzitegi Nazionaleko epaileak. Iragan uztailaren 5ean irten zen Villabonako espetxetik, 29 urteko kartzela zigorra osorik bete ostean. Jesus Velasco Zuazolaren eta Eugenio Lazaro Valleren hilketan parte hartzeagatik kondenatu zuten.

Covite biktima elkarteak Auzitegi Nazionalera jo zuen, preso ohiari Gasteizen egindako harrera salatzeko. 3. Instrukzio Epaitegi Zentraleko epaileak Ana Velasco Vidal-Abarca eta Eduardo Lazaro Ezquerra biktimak deklaratzera deitu ditu biharko.

Ohar batean Covitek jakinarazi duenez, epaile batek ustez zuzenean kaltetutako biktimak deklaratzera deitzen dituen lehen aldia da.

Salaketa onartu ostean, harrerari buruzko dokumentazioa eskatu die epaitegiak eskumena duten agintariei.

Bestalde, Lopez de Abetxukoren aurkako epaiak eskatu ditu. Halaber, eskua luzatu die Ana Velasco Vidal-Abarca eta Eduardo Lazaro Ezquerra biktimei, prozeduraren parte har dezaten gonbidatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Araba Presoak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa