Politika -

Hauteskundeak

EAk ez du hauteskundeetarako zerrendetan Sortuko inor sartuko

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak ohiko bidea jarraitu eta Sorturen helegiteari "udaren ostean" erantzungo diola adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak iragarri duenez, hateskundeetarako zerrendetan ez dute Sorturekin loturarik izan dezakeen ezker abertzaleko inor sartuko. Zerrenda horiek "EAko kideekin eta independienteekin" osatuko dituzte.

"Beharbada, gure zerrendetan daudenei garbitasun agiria eskatu beharko diegu. Baina horrek ez gaitu gehiegi kezkatzen", adierazi du EAko agintariak.

Horrez gain, Auzitegi Konstituzionalak ohiko bidea jarraitu eta Sorturen helegiteari "udaren ostean" erantzungo diola esan du.

Onda Vascan egindako elkarrizketan, Sorturen erregistroa debekatzeko erabakia "erabaki politikoa edo politikagatik kutsatutakoa" dela azpimarratu du.

Gainera, bere ustez Sortu, nahiz eta orain legezkoa ez izan, "etorkizunean baietz, izango dela" ohartarazi du.

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalari "azkar ibiltzeko" eskatu beharko litzaiokeela adierazi du Irizarrek; batez ere,"hartutako erabakia judiziala baino politikoa izan dela baieztatzen bada, erantzuna berehala eman beharko luke Sortu legezko alderdia izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea