Politika -
61. Aretoa
Gorenak asteazkenean idatziko du Sorturen kontrako ebazpena
Litekeena da egun horretan autoa ez argitaratzea. Argitaratzen den egunetik hasita, Sorturen defentsak 30 eguneko epea izango du Konstituzionalean helegitea jartzeko.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko 61. Aretoak azken bilera egingo du datorren asteazkenean, Sorturi Alderdi Politikoen erregistroan sartzeko debekuaren ebazpena idazteko.
Auzitegiko iturriek jakinarazi dutenez, litekeena da egun horretan autoa, kontrako boto partikularrak izango dituena, publiko ez egitea.
Auzitegi Goreneko 61. Aretoak Sorturen inskripzioa debekatzea erabaki zuen Abokatutza, Fiskaltza eta Sorturen defentsa entzun eta bederatzi orduz eztabaidatu ondoren.
Gorenaren erabakia publiko egiten denean, Sortuk 30 eguneko epea izango du Auzitegi Konstituzionalera jotzeko.