Politika -
Elkarrizketa ETBn
Aralar: 'Gernikako Akordioa betetzea exijitu behar zaio ETAri"
Aintzane Ezenarrok adierazi du Gernikako Akordioa ez dagoela "krisian" eta Aralarrek ez duela bertatik irtetea petsatu ere egin hori delako jarraitu beharreko ibilbide-orria.
Erredakzioa
Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak ETAri hitzarmenean bildutakoa bete eta indarkeria "behin-betiko" uztea exijitu diezaiotela eskatu die Gernikako Akordioaren gainerako sinatzaileei.
Aralarreko legebiltzarkideak ETB2ko Egunon Euskadi saioan izan da goizean, uste du ETAk azken komunikatuan "entzungor" egin ziela euskal gizarteari eta Akordioari, eta ezker abertzaleak ETAren indarkeria baztertu izanaren inguruan aipamenik egin ez izana azpimarratu du.&' || 'nbsp;
Gernikako akordioa "krisian" ez dagoela azaldu du Ezenarrok, eta Aralarrek bertatik irtetea planteatu ere ez duela egin azaldu du, "ibilbide-orri horri jarraitu behar diogulako". Gainera, gauzei "testuen eta ekimenen bidez" aurre egin behar zaiela azpimarratu du.
Aralarrek datorren larunbatean Sorturen alde deitutako martxan parte hartuko duela adierazi du, baina indarkeria behin betiko amaitzea alderdi berriaren parte-hartzea bezain garrantzitsua dela azpimarratu du.