Politika -

Adierazpenak Cuencan

Pumpido: 'Batasunako kideak dituzten zerrendak ez dira aurkeztuko'

"Zoritxarrez, Batasunako kideak dituzten legezko alderdien zerrendak legez kanpo geratuko dira", ohartarazi du Estatuko fiskal nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerrendetan Batasunako kideen "infiltrazioa" baimentzen duten legezko alderdiak hauteskundeetara aurkezteko aukerarik gabe geratuko direla ohartarazi du Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak, hau da, legez kanpo geratuko dira.

Conde-Pumpido fiskalburuen bilera batean izan da Cuencan. Batasuna bere ordezkariak legezko alderdien hautagaitzetan sartzen saiatzen ari dela ziurtatu du Pumpidok, Auzitegi Gorenak Sortu legez kanpo utzi ostean.

"Zoritxarrez, Batasunako kideak dituzten legezko alderdien zerrendak legez kanpo geratuko dira", ohartarazi du Estatuko fiskal nagusiak.

"Batasunaren B eta C egitasmoei ahalik eta oztopo gehien jartzeko" lanean ari direla azaldu du Pumpidok. EAk eta Alternatibak Bildu koalizioa aurkeztea aurrikusten dute eta zerrenda horietan hautagaiak barnera ditzake Batasunak, fiskal nagusiaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea